jueves, 29 de noviembre de 2012

AGUR BERO BAT











ESTUL BATEAN PASATU ZAIGU
LAU HILABETEKO ARNASA
NAHIZ HASIERAN GUZTI HAU GENDUN
KAOSA ETA  ANABASA
ELKARREKIN IKASI DOGUZ
BIDEAN  HAINBESTE GAUZA
AGUR  ESATEA EZ BADA ERE
BATERE GAUZA  ERRAZA
IKASITAKOA EZ DOGU  AHAZTUKO
URTEAK JOAN,  URTEAK PASA.





Etorkizun batean berriz ere gure esperientziak konpartituko ditugulakoan, 

Agur bero bat 









jueves, 15 de noviembre de 2012

Seigarren saioa (2012-11-15)



Egun eguzkitsu hau ere aurkezpenekin hasi dugu. Gaurkoan 4 talderen txanda izan da gure taldea barne. Ikuakuntza taldea hasi da, ondoren guk gure lana aurkezteari ekin diogu eta atsedena baino lehen Sinbo taldeak jarraitu du.

IKUArkuntza taldeak argazki erreportaje eta editoreei buruz hitz egin digute. Photoshop, photoscape eta horrelako programa nahiko ezagunak aurkezteaz aparte Picmonkey izeneko programa interesgarri bat jorratu dugu. Porgrama hau oso guretzako guztiz berria da ; haibat efektu eta aplikazio aurkezten bait ditu eta argazkiaren itxurra ikaragarri aldatu daiteke. Guk efektu ezberdinak erabiliz gure taldeko argazkia eraldatu dugu:




Ondoren gure aurkezpena egitea tokatu zaigu. Horretarako power poin bat egin dugu. Honekin eskola 2.0 eta arbel digitalaren marko teorikoa azaldu dugu ( ESKOLA 2.0 ETA ARBEL DIGITALA ATALEAN DAGO INFORMAZIO GEHIAGO).  Ondoren eskola 2.0-k aurkezten dituen programa ezberdien artean klasean lantzeko dibertigarria eta interesgarria den programa bat aukeratu dugu. Honela ikaskideei eskatu diegu klaseko arauak biltzen dituen komiki bat sortzea eta ondioren blogean jartzeko pausuak bderatu ditugu. Hau egin ondoren arbel digitala lantzen hasi gara eta honen puntu teorikoak azaldu ondoren guk sortutako bideo dibertigarri eta barregarri bat jarri dugu originaltasuanren bila joanez. Arbel digitala erabiltzeko arazoak izan ditugunez ezin izan dugu honen dinamika oso ondo prestatu baiana azkenean hau erabiltzeko tartetxo bat bilatu dugu eta ikaskideek hau frogatu ahal izateko talde bakoitzeko taldekide bati eskatu diogu arbelera urreratzeko eta gure aurkezpena definitzeko hitz batzuk idazteko. Ateratako hitzak : barregarria, dibertigarria eta bideo oso ona izan dira. Ezin izan ditugu hitz gehiago atera ikaskideen parte artze eskasa dela eta. Gu re lana amaituta oso pozik geratu gara egindakoarekin =)



Atsedenaldia baino lehen Sinbo taldearen txanda izan da. Hauek sare sozialak landu dituzte. Horrela ikt @IKTjolasten twiterra sortu duten eta honetan lehiaketa bat egitea proposatu digute: Talde bakoitzak argazki original eta dibertigarri bat ateratzea eta twiterren eskegitzea. Guk gureklaseko Rikar-ek gure aurkezpena amaitzean ateratako argazkia aukeratu dugu.


Bozketa egin ondoren irabazleak lau.zero taldeko neskak izan dira ondorengo argazki honekin:


Azkenean Kriklikatzen taldearen txanda izan da. Hauei tokatutako gaia mapa mentalak izan da. Klaseko hormetatik postic- ak itsatziz hasi dute aurkezpena. 3 programa ezbderdinei buruaz hitz egin digue hauen abantailak eta desabantailak adieraziz. Programa hauek ierabiltzen hasi aurretik mapa mentalak zer diren ondo ulertu eta finkatzeko ariketa bat proposatu digute,non kartulinetan hasiera batean itsatsitako postic- ak hartuz  ideia desberdinak ligatu behar izan ditugun sentsu bat erabiliz.




Guri tokatu zaigun gaia beheko argazki honetan agertzen den hauxea da:


jueves, 8 de noviembre de 2012

Bostgarren saioa (2012-11-08)

Grebak eta jaiak izan direla medio, hainbat klase galdu egin ditugu baina gaur azkenik, klasera bueltatu gara gure lanari jarraipena emanez.
Gaur aurkezpenak egon dira klasean eta hiru taldek beraien lana azaldu egin dute gu partaide izanez. Hona hemen talde bakoitzak esan duenaren eskema labur bat.


1.taldea :EPOPI
Bideo ediziorako programa desberdinak.
Movie Maker programan zentratu egin dira naiz eta beste hainbat programa desberdin dauden. Hona hemen beraiek labur azaldu dituztenak:
·         Flixtime:
o   Internetetik egiten den lana.
o   Minutu batekoa izan daiteke gehienez.
o   Azkenik iragarki bat agertu.
o   Dohainik da.
·         Movavi:
o   Interneten bidez.
o   Oso sinplea.
·         Nchsoftware :
o   1-2 minutuko bideo.
o   Argazkiekin egindaiteke bideoa.
o   Oso erraza.
·         Pixorial :
o   Interneten aurkitzen den programa.
o    Sortu editatu eta konpartitu egin daiteke
o   Dohainik da, baina ordainduz
·         Clipnabber
o   Bideoak deskargatu eta eraldatu.
o    Dohainikakoa da.
·         Moviemaker
o   simpleena eta erabilgarriena.
Taldekako jarduera bat egingo dugu.
Ipuin labur bat osatu.
1.pausua:Bideoan agertutako dena inportatu egin behar da beste dokumentuetatik.
2.pausua:Argazkiak arrastatu eta playri emanez segidan ateratzen da .
3.pausua :Tituloa ezarri.
4.pausua:Argazki batetikako tardean mozketa desberdinak ezarri.(Transiciones de video).
5.pausua:Audio ezarri daiteke baina gu ez dugu ezarriko. Interneten ¨banco de sonidos¨ programa dago bertan audio desberdinak deskargatu daitezke. Komenigarri beti zerbait entzutea.

Hona hemen guk egindako bideo, espero dugu zuen gustokoa izatea:










2. taldea:KIWIAK
Power point eta prezi:

Prezi :
·         interneten bidezko software
·         Erabiltzeko erraza
·         Aurkezpen bereziagoak
·         Dohainik baina ordaintzeko bertsioa ere badago
·         Eranbiltzeko modua PP bezalakoa baina diapositiben ordez puntuak
·         Tresnak: present=ver presentación themes=temak sortu (letra ezberdinak, fondoak..) images= goggletik zuzenean igo irudiak, shapes=forma geometriko desberdinak, media= bideoak igotzeko, zuzenean youtubetik egin ahal da, power point= igotzeko aukera.
http://youtu.be/pxhqD0hNx4Q

 

Power Point:
·         Umeentzako ez da oso erraza erabiltzeko, baina irakasleentzat oso baliagarria da.
·         Blogean txertatu daiteke, HTML kodigo bat eman ahal digulako. (SHARE…)
·         Sofware pribatu
·         Mac edo windosen erabili daiteke.
·         Aurkezpen baten sorrera, diapositiben bidez (inicio, nueva diapositiva) bertan diseñu bat sortu ahal dugu(tema desberdinak, kolore letra mota…), gero diapositiva guztiak tema horrekin.
·         PP baten testua jartzeko, lehenengo diapositba aukeratu, eta cuadro de texto-n idatzi ahal izango dugu.
·         Grafiko eta irudia gehitzeko posibilítate. Insertar-en eman eta bertan edozein gauza txertatzeko aukera.
·         Animazio jartzeko aukera ere dago diapositiva bateteik bestea.
·         Aurkezpen osoa ikusi daikegu “vista” –ri emanez.












jueves, 18 de octubre de 2012

Laugarren saioa (2012-10-18)

Klaseari hasiera emateko talde bakoitzak, blogari begira nola dihoazten aurkeztu du. Lanari begira partaideek beraien gaia adierazi dute eta hauen inguruan duten informazioa. Hona hemen bakoitzaren zer egitekoa:

·  epopitaldea.blogspot.com:  Bideo edizioa. Bideo editoreekin esperientzia didaktiko Lehen Hezkuntzan.
·  amit-neskak.blogspot.com: Argazki edizioa eta errepositoreak Hezkuntzarako.
·  sinbok.blogspot.com: Sare sozialak hezkuntzan . Irakaskuntza kolaboratiboa Lehen Hezkuntzan. 
·  kriklikatzen.blogspot.com: Mapa mentalak eta Prezi. LHko ikaskuntza prozesuak azaltzen eta komunikatzen.
·  iktpraktika.blogspot.com:  PPT eta PREZI.Irakasleen Konpetentzia Digitala.
·  laupuntozero.blogspot.com: Posterrak Hezkuntzan: Gloster; Infografia;… Irakaskuntza-ikaskuntza esperientzia LHn.

 Aurkezpenekin buktzean irakasleak blogean kontuan izateko kontzeptu berri batzuk azaldu dizkigu, markadore sozialak, hala nola, Digo eta Delicious. Teknika honen bidez besteekin norberarentzat garrantzitsuak diren ideiak konpartitu egiten dira. Bertan, normalean erabiltzen ditugun orrialdeak adierazten ditugu, Url-ak erabiliz. Gai baten inguruan lanean gaudenean oso teknika interesgarria da besteek nondik ari garen ikusteko.Esan beharra dago ez dela baliagarria publizitate pertsonala emateko, mintzatzen ari garen informazioa komunean jartzeko baizik. 

Folksonomia kontzeptua ere azaldu egin digu eta hau, etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzen diogu, honen barruan sartzen da lehen azaldutako delicious. 

Azalpen honekin bukatzean blogarekin jarritu dugu, Eskola 2.0 eta arbel digitala landuz
 

 

jueves, 27 de septiembre de 2012

Hirugarren saioa (2012-09-27)

Atzoko grebaren ondoren (Gure blogean gure tardea eskeini dioguna), alper samar hasi dugu gaurko klasea. Gaurko egitekoak landuko dugun gaia aukeratu, bloga txkundu, Creartive Commons eta RSS -ri buruzko informazioa bilatu... izan dira.

Hasteko, atzoko grebaren inguruan zenabit argazki eta datu arakatzen ibili gara gure blog egunerotuta izateko eta atzoko egunean kalera irten zirenen omenez zertxobait idazteko.

Ondoren, gure lanarekin jarraitu dugu eta Alaitzek burutu behar izango dugun gaiarei buruz hitz egin digu: Arbel elektronikoa, eskola 2.0 eta esperientziak.

Honela, batzuk grebari buruzko informazioa bilatzen egon diren bitartean, beste batzuk tokatu zaigun gaia lantzen hasi dira, informazioa landuz, bideoak aztertuz, berriak bilatuz...

Gure lana alde batera utzita, Alaitzek Creative Commons eta RSS -ri buruz hitz egin  digu eta guk honi buruzko informazioa bilatu behar izan dugu. Hauxe izan da aurkitu duguna:

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da. 2001 ean sortua Lawrence Lessigek

RSS XLMren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea posible da. 

Klaseari bukaera emateko, ipuin bat irakurtzera atera dira hiru bolondres eta papel batetik irakurtzen duten bitartean, arbelean irudiak agertu dira kontakizunari zentsua emanez. Oso interesgarria iruditu zaigu, etorkizunen gure ikasleei ipuinak kontatzeko beste medu bat delako aldi berean, IKT-eei klasean bere lekua emanez.

jueves, 20 de septiembre de 2012

Bigarren saioa (2012-09-20)

Heldu da berriro ere osteguna, gure asteburu luzea gainean dugu eta asteko azken klaseari gogotsu ekin diogu.

Bakoitzak hartu du bere tokia ordenagailuaren pantailaren aurrean eta hemen aritu gara gure blog hau pixkanaka- pixkanaka, pausoz -pauso sortzen. Ezerezetik hasi eta honaino heldu arte: diseinatuz, gadget-ak gehituz, koloreak aukeratuz ...

Bi zati nagusitan banatu dugu blog-a. Alde batetik , geure taldearen aurkezpena ;pausoz- pauso deitu duguna. Bertan, sarrera txiki bat eta atera berri dugun taldeko argazki bat gehitu dugu eta bestetik bitakora deituriko atala dugu, non osteguneko klaseen nondik norakoak aurkeztuko ditugun, argazkiz, bideoz … etab-arrez hornituta.

Lan guzti honekin bukatutzat eman dugu gaurko klasea.


Lehenengo saioa (2012-09-13)

Osteguna, beldurtuta hasi genuen informatikako irakasgai honekin, izan ere, teknologia berriekin dugun harremana orain arte ez da oso sakona izan. Hala ere, oso pozik irten ginen klasetik.

Klasera sartu eta  irakasleak musika jartzerakoan harriturik utzi gintuen. Segituan, zutik jartzeko eta begiak izteko eskatu zigun. Ariketa hau, eraginkorra izan zen ikasleok erlazatzea lortu bait genuen. Zoritxarrez, arin bukatu zen baretasun hau, irakasleak aurkezpen bat egin  behar genuela adierazi zuenean.

Zerrenda luze batzuetatik balore eta erresistetzia bat aukeratu behar izan genuen. Lehenik pertsonala eta ondoren taldekoa. Hauen bidez gu ikasle bezala nolakoak garen adierazi nahi izan genuen. Gure kasuan argi izan genituen. Aukeratutako balorea tolerantzia da, gure aburuz behar-beharrezkoa da besteen informazioa barneratzea gu pertsona eta ikasle bezala eratzeko. Bestalde, aukeratu genuen erresistentzia, onartuak ez izateari eta besteen aurrean txarto geratzearen beldurra da. 


Bi ideia hauek hobeto azaltzeko aurkezpena egin genuen. Irakasleak originalak izateko esan zigun eta gutako batzuk bere proposamena betetzen saiatu ginen. Horregatik, azaltzerako orduan eta gure erresistentzia kontuan izanik, besteei gure lana aurkeztea bidali genien. Klaseko kideek ere hainbat ideia interesgarri aurkeztu ziguten, batzuk inpobizaturiko txotxongiloen bidez azaldu zuten bere lana, beste batzuk berriz, antzerki baten bidez telebistako programa baten pasarte bat erakutsi ziguten. 

Hain berldurtuta hasi genuen klasea... dibertigarria izan zen azkenan! Hiru ordu eta erdiko jarduna laburra egin zitzaigun. Seinale ona ezta?
 
Honekin bukatutzat eman genuen astea eta asteburua indarrarekin hasteko prest geunden.

Hemen utziko dizkizuegu aurkezpenen zenbait argazki: